Jolasteko modua honakoa da: 10 minutuko tartean, gehienez, parte-hartzaileak 25 maila gainditu beharko ditu, hau da, 25 galderari erantzun egokia asmatu beharko diote. Horretarako galdera bakoitzari balizko hiru erantzun egokituko zaizkio, non bakarra den zuzena.

Partida guztiak desberdinak dira, hau da, partida batetik bestera ausazko galderak egongo dira. Izan ere, galdera bakoitzari egokituko zaizkion erantzunak berdinak izango dira beti.

Parte-hartzaile bakoitzak erantzunetan 3 akats egiten baditu edo aipatutako 10 minutuko tartean galdetegia amaitzen ez badu, “kale” egingo du eta berriz ere jokoa egiteko aukera emango zaio.
Horiek horrela, jokoak sailkapen bat izango du eta bertan denbora gutxien galdera gehien asmatu dutenak izango dira sailkapenaren goiko postuetan egongo direnak. Horren arabera osatuko da sailkapena.
Sailkapena edozein erabiltzailek ikusteko aukera izango du.

Parte-hartzea sustatze aldera, 2016ko maiatzaren 15era arte puntuaziorik altuena lortu duten lehenengo hiru sailkatuk honako sariak lortuko dituzte: 1. Sailkatuak San Mamesen Athleticek jokatuko duen partidu baterako bi sarrera izango ditu; 2. Sailkatuak Athleticeko jokalariek sinatutako kamiseta bat eta, azkenik, 3. Sailkatuek jokalariek sinaturiko baloi bat.